XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Bermeoko anbulantziek 22 minutu behar dabez eritetxera ailegatzeko

Osakidetzako larrialdietarako anbulantziek %44'5 zerbitzu mediku burutu ebezan 1998 urtean zehar Bermeoko udalerrian.

Osotara 692 zerbitzu egin ziran, 1'2 egunero, epealdi berberan.

Bigarren postuan UMOF deritzen urteerak lekutu dira, 179 guztira, urteera honeetan oso larriak ez diran kasuak sartzen dira.

Larritasunei jagokenez, 148 trauma istripu atenditu ziran.

Anbulantziek 9 minutu behar izaten dabez istripu edo gaixoarengana ailegatzeko, 10 bat zauritua jasotzeko eta 22 ospitalera eroateko.

Bizkaiko urteera guztien %2'1 emoten dira udalerrian, igazko datuen arabera.